Laguardiako automaten erlojua 1998ko abenduaren 31n inauguratu zen, eta, gaur egun, historian, artean, tradizioetan eta ohituretan hain aberatsa den herri honen nortasunaren beste ezaugarri bat da. Eta, hain zuzen ere, herriko tradiziorik maitagarrienetako bat da erloju horretako panpinena: ekainaren 23an, herriko jaiei, San Joan jaiei, ematen diote hasiera.

Erlojuko panpinak Katximorro eta bi dantzari dira. Laguardiako jantzi tipikoak dituzte, eta, programatutako orduetan, hasierako doinua (herriko doinu tipiko bat) amaitutakoan, balkoira irten eta dantzan hasten dira.
Doinua San Joan kalejira da. Ekainaren 23an, Laguardiako gaita-jotzaileek eta dultzaineroek ere jotzen dute (hori ere oso tipikoa da), erlojuko dantzariei herriko jaiei hasiera ematen laguntzeko.

Hori guztia –Katximorro, dantzarien jantziak eta doinua– Laguardiako tradiziorik garrantzitsuenetako bat da.