Foto: Josemi Rodriguez

HISTORIAURREA: Neolitikoa

Laguardia-Biasteriko inguruetan, hondakin arkeologiko asko agertu eta oraindik ere ageri dira hau, zona oso antzinatik populatua zegoelaren argibide hutsa delarik. Laguardia-Biasteritik hurbil zeuden lurretan bizi zen jendeak, bere bizitzaren aztarnak utzi ditu lur hauetan.

Historian zehar oso atzean goratzen gara eta Neoloitikora heltzen gara. Honek garapen bat suposatu zion ordurarte bizitzeko moduari. Elizak eta bilketek abeltzantza eta nekazaritzari hasiera ematen diote, honek geldikortasun orokor bat suposatzen du. Sobrakinen sorrerak eta hauen almazenamenduak, garraiobidea eta salerosketa ekartzen ditu.

Historiako garaietan kokatuak, trikuharriek eta ehorzketa monumentuek, k.a 3.000- 1.000 urteen arteko aro baten nekazal komunitate batzuk lurraldea habitatzen zutela egiaztatzen dute.


HEZURREN KOBAZULOA (Elvillar)

Foto: Aitor Ayesa

K.a 3.000 urtean gutxi gora-behera, koba hau erromanizazio garairarte erabili zen. Hemen aurkitutako aurkikuntzek animaliak irudikatzen dituzte: txerria, idiak, ardiak eta abar, baita nekazal aurreko ekintza sakona eta zeramikaren erabilera erakusten du.

Neolitoaren bukaeratik Brontze Aro Osorarte(k.a 1000 urte), megatilismoaren ehorzketa fenomenoa agertzen da, honen ezaugarriak ehorzketa monumentuen eraiketak dira, triku-harriak deituak.

Arabako Errioxako eskualdean, Euskal Herriko trikuharri multzo garrantzitsu eta ikusgarrienetako bat aurkitzen dugu. Guztiak, kantabriar mendizerrako muino baten oinean aurkitzen dira eta korredore motatakoak dira, zaharrenak kontsideratzen direlarik. Normalean, hartxirri eta harez dena itxita lauza bertikaleko barruti batzuz osatuta daude.

TRIKU-HARRIAK

  • Aztiaren Txabola (Elvillar - 1935)
  • Artadia (Elvillar - 1943)
  • Hueseragana (Laguardia-Biasteri - 1945)
  • Layaza (Laguardia-Biasteri - 1952)
  • Sotillo (Laguardia-Biasteri -1955)
  • San Martin (Laguardia-Biasteri -1956)
  • Lauak (Cripán - 1982)
  • El Montecillo (Villabuena - 2009)

Triku-harriaren ibilbidea

1985ean, Laguardia-Biasteritik hurbil, interes haundiko aztarnategi bat aurkitu zen kasualitatez. San Juan Ante Portam Latinam.

San Juan Ante Portam Latinam

Foto: Aitor Ayesa

Lurperatze kolektibo bapatekoa, dimentsio laburtuetako aterpe natural batean egina, Laguardia-Biasteriko hego-mendebaldean 2km baino zerbait gehiagotara aurkitzen da..

Gutxienez 298 gizaki lurperatuta daude, k.a 3035tik 3365rarteko epean, Neolitikoaren Bukaera bezala definitutako momentu kultural batean.Taldeen arteko aurka egiteak borroka bortitzak ekarri zituen, eta honek aldi berean lurperatze kolektiboa, epe honek trikuharri aroarekin bat dator, honetarako arrazoiak desberdinak izanik.