Foto: Josemi Rodriguez

Laguardia-Biasterik bere gotorleku izaera berreskuratzen du, bere kokaleku estrategikoak berriz ere aurre egiten militarren leku izatera bultzatzen du herria. Frantziarren aurkako Independentzia gerratik, frantziarrek hau okupatu eta sakeatu egiten dute.

1809. urtean, Barriolucioko markesak herriaz jabetzea eta bertako harresiaren zati handi bat deuseztea agintzen du, honela herria berriz ere frantzesen esku jausiz gero ezingo lukete gotorlekurik bertan eraiki.

Lehen gerra karlistan, bere murruak eta dorretzarrak murriztu egiten dituzte, bertakoa ateen aurrean defentsa batzuk eraikitzeko, honela herria eraso karlistetatik babestuz.

Gotorlekuko deusezte handienak azken gerra karlistan gertatzen dira, Peraltako Rua Mayor eta Paganoseko kaleko hainbat etxe deuseztuak izan ziren, harresiaren zati haundiarekin batera.

1874. urtean, karlistek Laguardia-Biasteriko gotorlekua deuseztea erabakiko dute, herri zabaldu batean bihurtzeko, defentsa gabekoa; herri osoaren oposizioaz gain botatzea aurrera eraman zen.

Nafarroako erregeen gotorleku hartatik, gaur egun kanpan-dorre bihurtutako bi gaztelu, hainbat gaztelu txikiago eta aintzinako harresiaren hondakin batzu besterik ez dira gelditzen.