Folklorea, ohitura eta usadioek herri baten perfil historikoa zehazteko balio dute. Hauek osatzen dute bere aberastasun kulturala. Oraina ulertzeko beharrezkoa da iragana begiratzea.

Hauetako ohitura asko desagertuak daudenez, esanguratsuenekin geratuko gara. Hauetako batzuk berpizten ari dira herritarren interesari esker. Hauek azpimarratuko ditugu:

Jaiotza

Foto: Aitor Ayesa

Andra Mariaren elizako Inmakulada kaperan, pinu eta ezpel adarrez inguraturiko taulatu baten gainean eta kantauri mendizerra eta atari bat ikusten den mihise batez markoztatua aurkitzen da Jaiotza. Bere ehun, zura eta larruz eginiko irudiak artikulatuak dira.

Gabonetan, Meza Nagusiaren ostean irudi hauek Jesus Umearen jaiotza eta bizitza antzezten dituzte. Gabon kantak entzunez artzainek euren beso eta hankak mugituz dantza egiten dute bira emanez eta elkar joka ahariek beraien artean topatu eta euren zintzirrien musika entzuten den bitartean. Urtarrilaren lehendabiziko egunean, Jesus Haurraren Aurkezpena antzezten da tenpluan, eta Errege Egunean berriz, Umearen Gurtzapena. Gabonetako jaiak pasa ondoren, otsailaren lehenengo igandean hain zuzen ere, Egiptorako ihesaldia antzezten da. Bibliako kontakizun eta kondairen arteko nahasketa da.

1749. urtekoa da jaiotzaren adareari espresuki erreferentzia egiten dion lehenengo berria.

Misterioa osatzen duten egur polikromatuko eskulturak ohiko Belen bat egiteko elaboratu ziren eta ez dute mugimendu malgukirik; oihartzun horrek Mariaren besoak berriz egitea eragin zuen, ondoren hasiko ziren agerraldietara egokitzeko. Pentsa daiteke pieza horiek aipatutako Jaiotzako Aldarearentzako egin zirela. Hori Santa Mariako parrokian jartzen zen, XVIII. mendearen erdialdean.

Gutxienez 1749tik elizan jartzen zen “Jaiotzako Aldarea”, dirudienez Domingo Busterok 1767. urtean berritu eta handitu zuen hori. Data horretatik aurrera gabonetako muntaiak ohiko belenen balio sinbolikoak mantentzeaz gain, mugimendu-malgukiak ditu ere, Jesusen haurtzaroko gertakari nagusiak antzezteko.

Gaur egun 73 piezek osatzen dute Belena. Piezen gehiengoa rokoko estilokoa da.

Egun ikusten dugun oihala Jesús Crespo San Vicente muralista gazteiztarrak margotu zuen 1987. urtean.

Gaiteroak dira Belena girotzen dutenak, baina beste garai batzuetan, hasierako, Musikako Kapera izan zen, gero parrokiako koroa izan zen eta ondoren dirudienz, kasu batzuetan hiribilduko musika bandak parte hartu zuen.