Ibilbide horrek natura eta gure lurraldea maite dituztenei aukera ematen die antzina-antzinatik eta milurtekoetan zehar merkatariak eta mandazainak harremanetan jartzeko balio zuten bideak ezagutzeko.

Hainbat mendean zehar, merkatarien eta mandazainen arteko komunikazio-azpiegitura bakarra izan ziren bide horiek. Beraz, jende askok erabiltzen zituen, eta bideek zeharkatzen zituzten lekuak bultzatu zituen horrek. Horren ondorioz, hiribilduak eta herriak sortu ziren.

100 kilometroan, zortzi etapatan, ibilbide horrek Euskadiko oso leku gutxitan aurki daitezkeen klima-gradientea eta paisaia-sorta erakusten dizkio bidaiariari.

GR-38 ibilbideak gure lurraren izaera hori aldarrikatu nahi du, herri eta jende guztiei irekita baitago. Mendetan zehar, zenbait kultura etengabe egon dira harremanetan bide horiei esker, eta historia ezagutzera ematen laguntzen dute.

GR-38 ibilbidea Arabako Oion herrian hasten da, eta zortzi etapa hauek ditu:

  • 1. etapa: Oion-Laguardia
  • 2. etapa: Laguardia-Lagran
  • 3. etapa: Lagran-Albaina
  • 4. etapa: Albaina-Okina
  • 5. etapa: Okina-Estibaliz
  • 6. etapa: Estibaliz-Mendibil
  • 7. etapa: Mendibil-Legutio
  • 8. etapa: Legutio-Otxandio

Bidea ezin hobe seinaleztatuta dago, horrelako ibilbideetan erabili ohi diren sinboloen bidez, irudian ikus daitekeenez.

Bideak aurrera jarraitzen du Norabidearen bat-bateko aldaketa Norabide-aldaketa Norabide okerra Bidearen aldaera
Bideak aurrera jarraitzen du Norabidearen bat-bateko aldaketa Norabide-aldaketa Norabide okerra Bidearen aldaera
Mugarria Gezia
Mugarria Gezia