Foto: Aitor Ayesa

Laguardia-Biasterin Aste Santua biziki ospatzen da. Prozesioak handitasunez ospatuak izan dira beti eta data hauetako ospakizunek herriko jende osoaren partaidetza lortzen du.

Prozesioak Ostegun Santuan eta Bariku Santuan ospatzen dira.

Aste Santutik nabarmena da “Iltze Ateratzea” izenaz ezagutzen den Jeitsiera. Ostiral Santuko arratsaldean, ofizio erlijiosoak amaitu ondoren, eliz nagusiko aldarearen goialdean, Kristo gurutzean erakusten duen irudi oso handi bat kokatzen da. Honek, besoak artikulatuak ditu. “Kristoren Eskolako Anaiak” kofradiako hainbatek euren tunika beltzez estalita, gurutzera igo eta kristoren esku eta oinak askatzen dituzte gorpua Hilobian sartzeko.

Ostiral Santuko egunsentian, Pasio Sermoia baino lehenago hiriskako bizilagunek Ostiral Santuko bertsoak abesten dituzte kaleetatik. Bertso hauek Jesukristoren pasio eta heriotzari buruzkoak dira.