Foto: Aitor Ayesa

Tenplu barrura sartzean ikusi dezakegun lehen gauza, Erregeen Andra Mariren ateaurrea da. Honen eraikuntza, harri landuan, XIV. mendearen azkenengo urteetakoa da,nahiz eta bere polikromia XVII. mendekoa izan.

Bere garrantzi arkitektoniko, kontserbazio egoera bikaina direla eta aparteko kapitulu bat eskeintzen zaio, behekaldeko botoia sakatuz sartu daitekeena.

Dekorazio honetan giza irudiak (Ama Birjina, profeta, martiri, errege eta aingeruak) landareekin tartekatzen dira. Lehen arkibolta aingeruz dekoratua dago. Hauek musika instrumentuak jotzen dituzte tinpanoa osatzen duten eszenak lagunduz, azken eszena batez ere, arkuaren giltzarriaren azpian, hain zuzen ere. Hurrengoa haien artean elkarrekin lotzen diren landareekin osatua dago eta hirugarren bateri pauso ematen dio, Ama Birjin eta santuz osatutakoa. Laugarrena landaretza izaerekoa da eta ateaurreko abozinamendua isten duena profeta eta erregez osatua dago.

Irudi guztiak zutik eta erreseltxo eder batez estaliak daude,zeinek bere gainean dagoen irudiari euskarri gisa laguntzen dio. Erreseltxoak gablete fin eta zulatutako dekorazioaz hornituak daude.

Isurketan jausten diren ategaiak eta abozinamemdua osatzen dutenak, sei apostuluz okupatuta daude. Hauen irudiak tamaina naturalekoak baino zertxobait haundiagoak dira, oso delikatu eta perfektuak dira, normala baino piskat luzatuagoak, estilizazio espiritual bat izango balitz bezala.

Agertzen duten postura aurrekaldekoa da, halaere batzuk burua pizka bat okertzen dute, horrela posizio naturalago bat lortu ahal izateko. Gorputzak jazten dituzten tunikak tolesdura oso naturalak dituzte eta naturaltasun hau beraien aurpegiko ezaugarri fisikoengatik areagotzen da, gehienak era erreal batean bizartuak eta beraien orrazkerak oso ondo egokitzen dira.

Foto: Aitor Ayesa

Denek beraien eskuetan liburu bat edo norberarena den objetu bat daramate, besteengatik bereizten dituena (San Pedro giltzekin, Santiago makila eta txirlarekin, e.a.)

Irudi guztiak idulki poligonal baten gainean, zutik aurkitzen dira loreztutako gabletez eta animalien eta munstroen, ... irudiez dekoratuak.Tamainu nahiko haundiko eta aberastasunez dekoratutako erreseltxo batez estalita dago goiko aldea, arkiboltetan agertzen diren irudien arabera.

Hamabi apostuluak aurrean izanda eta ateaurre bikoitzeko leihoabean kokatua, zeinek tenplurako sarrera ematen duena, Erregeen Andra Mariren irudia dago. Goi idulki baten gainean kokatua dagoen eskultura bat da eta bertatik ateaurreko eszena guztia presiditu dezake.

Bere aldeetara ate itxi bikoitz bat irikitzen da, eskartziar hirugingildun arkuekin, enjuntetan dekoratuak eta gingiletan zulatuak. Arku hauek ateaurrea isten duen tinpanoari oinarritzat balio diote eta multzoa betetzen dute.

Tinpanoa hiru faxa horizontaletan banatuta dago aberastasun handiko erliebeetaz dekoratuak Jesus eta Ama Birjinaren bizitzarekin erlazionatuak dauden eszenez irudikatuta; “Deikundea”, “Ikerkundea”, “Erregeen Gurtzea”, “Ama Birjinaren Lokartzea”, e.a.

Bukaerako errematea Ama Birjinaren Koroapenak osatzen du,tinpanoaren goiko troxa osatzen duen eszena bakarra.

Ama Birjinaren koroapenak konposatzen du azkenengo ikutua, tinpanoaren goiko faxa osatzen duen eszena bakarra eta irudiak estaltzen dituen polikromia nabarazi behar da.

Kontserbazio egoera oso onean aurkitzen da, eguraldiaren gogortasunez babestua egon bait da. Polikromia ateaurrearen burutzearen ostekoa aplikatua izan zen , 1969 eta 1700. urteen artean burutua izanez.

Kapera hau estaltzen duen ganga XVI. mendekoa da, giltzarri mudejardun ganga izartua duelarik.

Guardiako Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu Erregeen Andre Mariaren Elizara eta hartako atari polikromatura.

Bisita horietan, “Argiaren Ataria” izeneko argi-ikuskizuna –atariaren beraren gainean proiektatzen dena– eta tenpluari buruzko azalpen didaktiko bat eskaintzen dira.

Iraupena: Hogei minutu, gutxi gorabehera.
Tarifa: 4 € pertsona bakoitzeko. / Tarifa murriztua: 2,5 € pertsona bakoitzeko.
Erreserbak: Eliza bisitatzeko, erreserba egin behar da (leku mugatua baitago)

SARRERA EROSI

Ordutegia aldatu egin daiteke, elizkizunen ondorioz.