Foto: Josemi Rodriguez

Herriko iparraldean kokatua, kantabriar mendizerratik datorren haize hotzaz kaleak babestu egiten ditu, Laguardia-Biasteriko hiru kale longitudinalen artean dagoen espazioa okupatzen du: Paganosekoa, mendebaldeko aldean, Santa Engracia, ekialdean eta kale Nagusia, erdian.Azkenengo honetatik dugu tenplura iristeko sarrera nagusia.

Laukizuzen itxurakoa da hiru barneluzego longitudinalekin, pilarengatik banandua, gurutzeria barneluzego bat, tenplua baino luzeagoa dena, bi kapera aterpetzen dituelarik bere muturretan, eta abside semizirkular batekin barrukaldean eta poligonal batekin kanpokaldean. Absideari egotzia, Epistularen alboan sakristia aurkitzen da. Hau errenazimendu estiloko lana, 1549an gehitua, hiru absideetan bukatzen zen buruko gotikoa deusezten denean, eta gaur egun ikusten dugun lana aurrera eramaten da.

Barneluzeak estaltzen dituen terzeletedun gangak gurutzeri gotikoak dira, gurutzeria barneluzegoko erdi aldeak modu errenazentistako sabai apainduko ganga bat duelarik, irudiekin, Betidaniko Aitaren erliebea bertan nabarmenduz. Gurutzeria gangako beste bi guneek ganga gotikoak dituzte gune trapezoidaletan eginak, garai errenazentistako giltzarri oso garatudun ganga izartuak geldituz.

Eraikitze prozesuak

Hainbat eraikitze-aro nabarmentzen ditugu tenpluaren bukaera asko luzatu bait zen eta bestalde, geroago egin ziren birmoldaketengatik, garaikaietan zeuden estilo berrietan aztarna utziz.

Tenpluko lehen aztarna artistikoak ipar eta ipar mendebaldeko kanpokaldean aurkitzen dira. Hauek eskolako patiora ematen duten murruak dira eta hemen kutxatila itsuak eta faxa lonbardatuak aurkitzen ditugu murruko alde altua dekoratzen dutelarik.

XII. eta XIII. mendearen bukaeran erromanikoak Erregeen Andre Mari elizan jarraitzen du bere bidea mendebaldeko murruarren abat dorrean aurrean bere aztarnak utziz. Tenpluaren oinetara egokitzen den murrua da eta XX. mendearen bigarren aldialdean erreforma handi bat jasan zuen.

Hemen transiziozko bi leiho nahiko errestauratukoak eta berreginak ageri dira.

Baita ere iparmendebaldeko murruaren mutur sartaldean (ezkerretara), barrualdearengatik itsututako ate bat ageri da. Hainbat arkiboltaz osatua dago, zutabe borobildu eta kapiteletatik ateratzen diren landarez errematatuak. Hauen gainean agatz txiki bat aurkitzen da landare eta gizaitxurako kanezilo dekorazioaz sostengatua.

Barneluzego zentralaren oinetara, koroaren azpitik igaroz ate berri bat dago, bi puntuerdiko arku eta bi matxoi sendoz errematatua, hauek gogorgarri funtzioa egin eta 1954eko errestauraziokoak dira.

Gotiko aroan (XIII.mendetik XV. menderarte), tenpluan lan egiten jarraitzen da, hau handituz eta obra berriak berreirakiz mende bakoitzeko estiloak proposatzen duenari begira.

Foto: Aitor Ayesa

Lehen momentu gotikoetan tenpluaren garaiera goratzen da eta hilobi arkuak egiten dira. Gerogo, XV. mendean aldaketa arkitektonikoak sartzen dira terzeletedun gurutzeria gangak eta erdialdeko zutabeetan egindako lanak bezala. Epe honek tenpluan eginiko obra garrantzitsuena loratzen ikusiko du: Tenplura sartzeko ateaurrea.

XVI.mendearen erdialdean tenpluko burua deuseztu zen hau handitzeko, eta eliz gurutze eta absidearen zati bat haunditzea eta eraldatzea ekarri zuen honek, eraldaketa hau estilo errenazentista batez egingo da.

Lan errenazentistak gaurko zortzialdeko absidea kanporuntz eta semizirkularra barrualderuntz ekarri zituen, eliz gurutze gangen zati bat, gehienbat zati zentralean, eta sakristiaren gehitzea absidearen hegoekialdean.

Behin absideko lana bukatuta, Erretaula Nagusiaren eraiketa egin ahal izan zen, Juan Bascard¢-ren obra XVII. mendean egina, manierismoa nabaria den errenazimendu batean eta barrokorantz apuntatuz, kanpotik etortzen diren moda berriak kontutan izanda.