Ardoei buruzko gaiak

Zein da tenperatura egokiena ardo bakoitza dastatzeko?

Ardoa hotza hartzea gustoko duela jendeak ulertzen da, baina hau gehiegi hoztuz gero, ahosabaiari latza bihurtu ahal litzaioke.

Ardo beltzak ez du 15º C-tik behera jeitsi behar, gorriak 11ºC-tara eta ardo zuriek 8ºC eta 10ºC-en arteko tenperaturan ibili behar dute.

Ardo zuri onduak, euren dastaketa-tenperatura egokia 10ºC eta 13ºC artean dute, eta beste zuriei dagokienez (zuri lehorrak), ardo gazteak, hurrengo tenperaturekin dastatu behar dira 8ºC eta 10ºC artean. Ardo gorriak inoiz ez 10ºCren azpitik

Cavaz hitz egiten badugu, 6ºC eta 9ºC artean kontsumitu behar da.

Nola jakin dezakegu ardoaren adina?

Zaporearen eta usainaren aldaketaren arabera eta margo horiarengatik. Ardo guztiek dute margo hori bat, zuriek horia bakarrik, eta gorri eta beltzak gorriarekin bateratuta daude. Horia, denboraren ondorioz, erdoilketagatik handitzen du bere margoa; gorria berriz, denborarekin desagertzen da.

Honela jakin dezakegu ea ardoak lau urte baino gutxiago dituen, zaharragoa bada, zaila izaten da.

Nola gorde ardoa?

Botilek irekiak izan arte kokatuak izateko leku bat eduki behar dute. Bertikalki kokatzen badira, tapoia goruntz dutela, ardoak ehuntxo bat egiten bukatzen du lurrazal librean. Alderantziz mantentzen badira, tapoia beheruntz dutelarik, ardoak tapoian sedimentua uzteko aukera dauka eta hau irekitzean ardoa uhertzen da. Gauzak honela, posizio horizontalean gorde behar dira, leku ilun batean, bibrazio gutxikoa, eta tenperatura aldaketa gutxirekin, 12º C-en ingurukoa.

Nola kendu kortxoa?

Botila ez mugitzen saiatu behar da, batzutan tapoiek tortotxondoaren lizunak mantentzen dituzte.

Tapoia ateratzerakoan, hau ardoz letatzen da , eta tantan batzuk soltatu egiten ditu, eta tapoaik lizuna badauka, zapore txarreko tantanak soltatu eta hau hondatu egin daiteke. Kortxoa kentzean, astinaldi txiki batez ardo piskat kanporatzen dugu, teorikoki zapore txarreko tantanak jaurtikiz.